San Jose Hondarribia

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
San Jose Hondarribira Ongi etorri

Mendeurrena

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

2013-2014KO IKASTURTE AMAIERAKO JAIALDIA

2014ko ekainaren 21ean, larunbatean, Ikastetxeko ikasturte amaierako jaialdia izan genuen. Aurtengoa berezia izan zen, gure Ikastetxearen Mendeurrenari dagozkion ospakizunei  elkarrekin amaiera berezia emateko modua izan baitzen:  moja, langile, gurasoa, ikasle…

Ekitaldiz betetako egun osoko jardunaldia izan zen: Gaztelu puzgarriak, dantza, janari leihaketak, euskal jokoak, ikasleen lan eta bideo erakusketa, apar festa, musika, sari banaketak… Eta tartean mendeurrena modu berezian ospatzeko frontoian izan zen bazkaria.  Aipatutakoez gainera, bereziki azpimarratu nahi dugu Ikastetxeari urte hauetan egindako lanagatik emandako “Besarkada saria”.

Honenbestez, eskerrak eman nahi dizkiegu egun hori modu batera edo bestera ospatzen lagundu duten guztiei. Beraz, mila esker eta talde-lana bultzatuz jarrai dezagula! Eta aipatutakoaren erakusle hemen duzue jaialdiari dagokion argazki sorta. Ongi pasa oporrak!

 

 

Azken eguneratzea hemen: Ostirala, 2014(e)ko ekaina(r)en 27-(e)an 17:06etan
 

Ikasketa Kooperatiboa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

IKASKETA KOOPERATIBOA HONDARRIBIKO SAN JOSE IKASTETXEAN

2014ko ekainaren 4an, Ikasketa Kooperatiboa, ardatz zuten topaketak izan ziren Donostian, Magisteritzako fakultatean. Hara bertaratu ginen Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako 240 irakasle, aholkulari, aditu… Mota eta jatorri askotariko ikastetxeetakoak: Ikastetxe publiko nahiz itunpekoetakoak, handi nahiz txikietakoak… Guztiak helburu jakin batekin: Ikasketa kooperatiboari buruzko gure ezagutzak zabaldu, metodología honen onurak eta erronkak aztertu eta gure esperientziak partekatu.

Jardunaldia Bartzelonan ikasketa kooperatiboaren aintzindarietako bat izan den  José Ramón Lagoren hitzaldiarekin hasi zen eta gainerako jardunardunaldia praktika onak zabaltzea helburu zuten tailerretan gauzatu zen. Gure Ikastetxea Bigarren Hezkuntzako tailerrean esperientziak aurkezteko aukeratua izan zen eta Ikastetxeko zenbait irakaslek Ikasketa Kooperatiboan murgildurik daramatzagun bi urte hauetan egindako ibilbidea eta gure esperientziak aurkeztu genituen.

Esperientzia aberasgarria izan zen guretzat. Batetik, besteen esperientzia eta ezagutzetatik ikasteko aukera izan genuelako eta bestetik, gure esperientzia besteekin partekatzeko aukera izan genuelako eta gure ekarpenek oso harrera ona eta kritika positiboa jaso zutelako.

Jarraian, aurkeztutako Power Pointa gehitu dugu. Ea bide beretik jarraitzen dugun!

 

 

Bizikleta txangoa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Joan den astean "Ingurumen Astea" ospatu genuen. Egin genituen aktibitateen artean "Bizikleta Txangoa" zegoen. Ikastetxe osoko ikasle-irakaslek parte hartu zuen. Hementxe duzue bideoa.

 

 

San Jose Hondarribira ongi etorri

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Ongi etorria luzatu nahi dizuegu gure WEB Orrira sartu zareten guztiei. Bertan aurkituko duzuen informazioa zuen gustokoa izatea nahi genuke, zuen beharrei erantzunez.

Informazio zabalagoa nahi baduzue, eta gertutik ezagutu nahi bagaituzue, zatozte bisitan. ..

Ikasturte hau oso bereizia da gure Ikastetxeak 100 urte betetzen baititu!!! ZORIONAK!!!

ikastetxea_-_zorionak

 

 

ONCE lehiketa 2014 - 2.DBH

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
 


JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Bilatu

Kalitatea

logo q de plata txiki

2006an bere kalitateagatik saritua

Nor dabil?

Orain 1 bisitari On line

Hizkuntza

Egutegia

<<  Uztaila 2014  >>
 Al  As  Az  Og  Or  Lr  Ig 
   1  2  3  4  5  6
  7  8  910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   

Kontaktua

Idazkaritza

C/ Fraxkuneko Murrua, 1

20280 HONDARRIBIA

Tfn. 943 641036

Fax: 943 644078

Auzolagun

auzolagun